Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005575
Hauxe da zuzenketa: jasandako kuota zuzentzea oker kalkulatu delako edo zerga-oinarria aldatu delako.
Zuzenketaren ondorioz jasandako kuota gehitzen bada, kenkariaren zuzenketa subjektu pasiboak faktura zuzentzailea jasotzen duen zergaldiko autolikidazioan edo hurrengo aitorpenetan egin daiteke zergaren sortzapenetik edo zerga-oinarria aldatu duen inguruabarra gertatzen denetik lau urte pasatu baino lehen.
Zuzenketa eragiten duena ez bada zerga-oinarriaren aldaketa, faktura zuzentzailea egiten denetik urtebete pasatu baino lehen egin behar da.
Zuzenketaren ondorioz jasandako kuota gutxitzen bada, kuota nahitaez murriztu behar da; hona prozedura:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.