www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005572

Bereizitako sektoreak



SEKTORE BATZUK BEREIZITZAT jotzeko ondoko inguruabar hauek gertatu behar dira:

  1. Subjektu pasiboak jarduera ekonomikoak desberdinak izatea.

    Jarduera ekonomiko desberdinak dira Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean talde desberdinak (hiru lehen digituak) esleiturik dauzkatenak.

    Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, jarduera baten jarduera osagarria ez da desberdintzat hartuko aurreko urtean beraren eragiketen kopurua bestearena baino %15 handiagoa izan ez denean eta, gainera, hura egiten laguntzen duenean. Jarduera osagarriek jarduera nagusiaren araubide bera dute, eta sektore berean daude.

  2. Jardueren kenkari-ehunekoen arteko diferentzia 50 puntutik gorakoa izan behar da , elkarren osagarriak ez badira.

Beraz, kenkariak aplikatzeko, aurreko inguruabarretan dauden subjektu pasiboak bi sektore bereizitan ari dira:

  • Batetik, jarduera nagusia (aurreko urtean eragiketa-bolumenik handiena eduki duena) eta 50 puntu portzentualetik gorako diferentzia ez duten jarduera osagarriak eta jarduera bereiziak.
  • Bestetik, jarduera nagusitik bereizten diren jarduerak, hain zuzen ere kenkari-ehunekoen arteko diferentzia 50 puntu portzentualetik gorakoa dutenak.

Subjektu pasiboaren jardueran (enpresakoa edo profesionala) sektoreak bereiztea garrantzitsua da bi arrazoirengatik:

  1. Sektore bereizietako jarduera ekonomikoak egiten dituzten subjektu pasiboek haien arabera aplikatu behar dute kenkari-araubidea.
  2. Sektore bati lotutako ondasun bat beste bati lotzea ondasun-autokontsumoa da, kasu jakin batzuetan izan ezik.

Aurreko inguruabarrak gorabehera, ondoko hauek sektore bereizian sartzen dira beti:

  1. Araubide berezi hauetako bati heldutako jarduerak: araubide berezi erraztua; nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia; inbertsio-urrearekin egiten diren eragiketen araubide berezia; baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia.
  2. 3/1988 FDAko 3. artikuluan aipatzen diren finantza-errentamenduko eragiketak.
  3. Kredituak lagatzeko eragiketak edo mailegu eragiketak, "factoring" kontratua dela bide egiten direnak izan ezik.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bereizitako sektoreak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali