Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005571
Lokala eskuratu zuenean 10.500 € kendu zituen; lokala 2018an, erregularizazio-aldiaren barruan (higiezina: 9 urte), eskualdatuz gero, eragiketa BEZaren kargapean dago, baina salbuetsita, Eskualdaketen gaineko Zergaren kargapean dago eta.
Kontuan edukita erregularizazio-aldian ondasuna jardunean jartzen den urtea eta hurrengo 9ak sartzen direla, kasu honetan 3 urte “kengarri” pasatu dira lokala jarduerarako erabiltzen hasi zenetik (2015, 2016 eta 2017) eta kenkaririk gabeko 7 urte egongo dira eskualdaketa gertatu zenetik (2018tik 2024ra arte); beraz, zenbateko hau erregularizatu behar da:
(10.500 euro / 10 urte) x 7 urte = 7.350 euro sartu behar (sarrera osagarria).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.