Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005569
Inbertsio-ondasunak eskuratzean edo inportatzean jasaten diren kuotak ondoko kasuan erregularizatu behar dira: baldin eta ondasuna eskuratzen jartzen denetik (edo erabiltzen edo jardunean jartzen denetik, geroago gertatzen bada) egutegiko hurrengo 4 urteetan (ondasuna lursaila edo eraikina izanez gero, 9 urte) kuota jasan den urtean aplikatutako kenkari-ehunekoaren eta urteko behin betiko kenkari-ehunekoaren artean dagoen diferentzia 10 puntu baino gehiagokoa bada.
Beraz, ekitaldi bakoitzean honela egin behar da erregularizazioa, bidezkoa izanez gero:
[(kuota jasan den urteko hainbanaketa % - erregularizazioa egiten den urteko hainbanaketa %) x inbertsio-ondasuna eskuratzean jasandako BEZaren kuota] x 1/5 edo 1/10
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.