www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005568

Regla de prorrata: Concepto, Prorrata General y Prorrata especial



Kontzeptua

Hainbanaketaren erregela ondoko kasu honetan aplikatzen da: subjektu pasiboak eskuratzen dituen ondasun edo zerbitzu batzuk kenkari-eskubidea ematen duten eragiketetan erabiltzen dituenean eta beste batzuk eskubide hori ematen ez duten eragiketetan.

Hainbanaketa erregela orokorra edo berezia izan daiteke.

Hainbanaketa orokorra

Sistema honen bidez ehuneko bakar bat aplikatzen zaie subjektu pasiboak (enpresaburua edo profesionala) bere jardueran erabiltzen dituen ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako kuota guztiei, hau da, kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketetan jasandakoei zein eskubiderik ematen ez duten eragiketetan jasandakoei.

Jasandako kuoten ehuneko hau ken daiteke:

Hainbanaketa-ehunekoa = [Kenkari-eskubidea ematen duten eragiketak / Egindako eragiketak, guztira] x 100

Emaitzak ez du hamartarrik izan behar, eta unitate nagusirekin biribildu behar da.

Aplikatzeko prozedura:

  • Urte bakoitzean aurreko ekitaldiko behin betiko kenkari-ehunekoa aplikatzen da.
    Beste ehuneko bat aplikatzeko eska daiteke hura asko aldatzea ekar dezaketen inguruabarrak gertatzen badira.
    Jardueraren lehen urtean edo jarduera hasi aurretik kenkaririk aplikatu bada, kenkari-ehunekoa subjektu pasiboak Zerga Administrazioari proposatzen diona izango da.
  • Azken autolikidazioan subjektu pasiboak egutegiko urtean egindako eragiketen arabera kalkulatuko du behin betiko hainbanaketa.
  • Behin betiko kenkari-ehunekoa egutegiko urtean jasandako kuotei aplikatzen zaie; aplikatutako kenkariak erregularizatu behar dira.

Hainbanaketa berezia

Subjektu pasiboak hautatuz gero aplikatzen da indarreko arautegian ezartzen diren epealdietan eta bertan finkatzen den bezala, kasu honetan izan ezik: hainbanaketa orokorra aplikatuta kenkariaren zenbatekoa hainbanaketa berezia aplikatuta izango litzatekeena baino %10 gehiago bada, hainbanaketa berezia aplikatu behar da.

Nola kalkulatzen den jasandako BEZ kengarria:

  1. Kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketetan baizik erabiltzen ez diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako kuotak osorik kentzen dira.
  2. Kenkarirako eskubiderik ematen ez duten eragiketetan baizik erabiltzen ez diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako kuotak ezin dira kendu.
  3. Kenkarirako eskubidea ematen duten eragiketetan modu partzialean erabiltzen diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako kuoten zati bat bakarrik kentzen da, hainbanaketa orokorraren ehunekoa aplikatuz.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali