www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005565

Denbora-betekizunak: eskubidearen sorrera eta iraungipena



Hauxe da eskubidearen sorreraren erregela orokorra: kuota kengarria sortzen denean sortzen da, eragiketaren frogagiria edukiz gero.

Erregela bereziak daude ondoko kasu hauetarako:

  • Garraio ibilgailu berrien lantzean behingo emateak: ibilgailua ematen denean.
  • Kutxa-irizpidearen araubide berezian: benetan ordaindutako zenbatekoen prezioaren ordainketa osoa edo partziala egiten den momentuan edo, ordainketa egin ez bada, eragiketa egin eta hurrengo urteko abenduaren 31n.
  • Araubide orokorrean egiten diren arte-objektuen, antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen eskuraketetan jasaten diruen kuotak: birsaltzaileak egiten duen ematearen gaineko zerga-kuota sortzen denean.
  • Inportazioekin berdinetsitako eragiketak, aitorpena epealdiaren barruan aurkeztuz gero: aitorpenaren zergaldia amaitzen denean.

Kenkarirako eskubidea sortzen denetik 4 urte pasatutakoan iraungitzen da.

Kenkaria egiteko eskubidearen bidezkotasuna edo kenkariaren zenbatekoa administrazio edo jurisdikzio ika-mika baten ebazpenaren pentsura badago, eskubidea ebazpena edo epaia irmoa den egunetik bost urte pasatutakoan iraungiko da.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali