www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005563
Betekizun formalak: Kenkaria egiteko behar diren frogagiriak.
- Kenkaria aplikatu nahi duten enpresaburuek eta profesionalek betekizun formal hau dute: horretarako eskubidea frogatzen duen agiria, legezko eta arauzko xedapenekin bat datorrena, eduki behar dute (faktura, ADB,….). Frogagiri batek ez baditu betetzen behar diren baldintza guztiak, ez da onartuko kenkarirako eskubidearen frogagiritzat, zuzendu ezean.
- Ez da onartuko frogagiriaren arabera berariaz eta banaka jasandako zerga-kuota baino gehiago kentzea.
- Hainbat subjektu pasibok baltzuan eskuratzen badute ondasun edo zerbitzu bat, eskuratzaile bakoitzak beraren zatiari dagokion heineko kenkaria aplika dezake, baldin eta jatorrizko fakturan eta haren kopietan, argi eta bereizita, eskuratzaile bakoitzari zerga-oinarrian eta jasandako kuotan dagokion kopurua zehazten bada.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli