www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005560
Jasandako kuotak: baztertuak edo murriztuak
Arauk ezartzen du ondoko ondasun eta zerbitzu hauetan jasaten diren kuotak ezin direla inolaz ere kendu (salbuespenak: ondasuna industrian, merkataritzan, nekazaritzan, medikuntzan edo zientzietan baino ez erabiltzea; kostu bidez emateko edo lagatzeko eskuratzea; honelako eragiketak egin ohi dituen enpresaburu edo profesional batek zerbitzu bat jasotzea gero hirugarren bati kostu bidez emateko):
- Bitxiak, harribitxiak, perlak eta urrez edo platinoz egindako objektuak.
- Janariak, tabakoa eta edariak.
- Aisialdiko ikuskizunak edo zerbitzuak.
- Bidaia zerbitzuak, ostalaritza zerbitzuak eta jatetxe zerbitzuak, ondoko kasuan izan ezik: gastua kengarria izatea PFEZen edo Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako.
- Bezeroei, soldatapekoei edo hirugarren pertsonei ordaintzeko zerbitzuak eta ondasunak.
Ez dira honelakotzat hartuko:
- Dohaineko laginak eta balio gutxiko publizitate objektuak.
- Kontraprestazioaren truke emateko edo lagatzeko eskuratzen direnak, hain zuzen ere eskuraketa ostean bezeroei, soldatapekoei edo hirugarrenei ordaintzeko zerbitzuetarako erabiliko direnak.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli