www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005559

4. adibidea: Abokatu batek bere etxeko zati bat erabiltzen du lan-bulego moduan. Ken dezake argiaren, uraren, telefonoaren, interneteko konexioaren eta berokuntzaren gastuengatik jasandako BEZaren kuotan lanerako erabiltzen duen zatiari dagokiona?



Etxebizitzan kontratatutako horniduren (argia, ura, berokuntza, telefono finkoa, sakelako telefonoa…) gastuengatik jasandako BEZaren kuoten zati proportzioanala kentzea dela eta, kontuan eduki behar da pentsatzekoa dela zerbitzu horiek ez direla lan jarduerarako bakarrik erabiltzen, abokatuak bizileku moduan erabiltzen baititu etxeko beste gela batzuk. Beraz, zerbitzu horiengatik jasaten dituen kuotak ez dira kengarriak.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Adibideak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali