www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005554

Jardueran erabiltzea jasandako kuota kengarria dagokion ondasuna edo zerbitzua



Arautegiak ezartzen du inolaz ere ezin direla kendu jarduerarako ez beste ezertarako zuzenean erabiltzen ez diren ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako kuotak.

Nolanahi ere, funtsezkoa da bereiztea alde batetik ondasun arruntak eta bestetik inbertsio-ondasunak; izan ere, baldintza jakin batzuk betez gero, inbertsio-ondasunak eta beraiekin zuzenean lotutako ondasunak edo zerbitzuak (osagarriak eta ordezko piezak, erregaia, konponketak, etab…) eskuratzean edo inportatzean jasaten diren kuoten zati bat ken daiteke, nahiz eta jarduerari erabat lotuta ez egon.

Ildo beretik, arauk bereizketa hau ezartzen du inbertsio-ondasunen artean:

  • Turismo ibilgailuak eta beraien atoiak, ziklomotorrak eta motozikletak. Oro har, ondasun hauen %50 jotzen da jarduerari lotutzat, eta kasu batzuetan %100, hain zuzen ere arautegian tasatuta badaude eta eskuraketan jasandako kuota osorik kendu ahal bada.
  • Gainerako inbertsio-ondasunak. Ondasun hauen eskuraketan jasandako kuota subjektu pasiboak ondasuna jarduerarako erabiltzen duen graduaren arabera ken daiteke (erabilera-gradua frogatu behar da).

Jasandako kuotak inolaz ere ezin dira kendu kasu hauetan:

  • Ondasuna edo eskubidea ez bada agertzen jardueraren kontabilitatean edo erregistro ofizialetan.
  • Ondasuna edo eskubidea ez badago enpresaburuaren edo profesionalaren ondarean.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali