www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005553
Quién puede efectuar la deducción
Oro har, ondoko hauek egin dezakete kenkaria:
- Enpresaburu edo profesional diren subjektu pasiboek, ondasunen emateak edo zerbitzuak egiten hasi badira.
Hala ere, baldintza jakin batzuk betez gero, jasandako edo ordaindutako kuotak jarduera egiten hasi baino lehen ken daitezke.
- Garraio ibilgailu berrien Batasunaren barruko emateak lantzean behin egiten dituzten subjektu pasiboek.
Hauek garraio ibilgailu berriaren eskuraketan jasandako BEZ kuota soilik ken dezakete muga honekin: ematea salbuetsita egon ezean jasanarazi beharko litzatekeen kuotaren zenbatekoa.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli