www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005552

Jasandako kuota kengarriak, legez



Jasandako kuotak kengarriak izateko ezinbestekoa da indarreko arautegia betetzea. Hori dela eta kontuan eduki behar dira ondoko hauek:

  1. Kenkarirako eskubidea ematen dute zergaren aplikazio-lurraldean, hau da, Espainian indarrean dagoen BEZa aplikatzen den lurraldean sortzen diren kuotek.
  2. Adibidea: Enpresaburu batek BEZaren kuotak jasan ditu Frantzian

    Egoitza Bizkaian daukan enpresaburu batek erosketa bat egin du Frantzian eta bertan indarrean dagoen BEZa jasanarazi diote. Kendu dezake jasandako kuota autolikidazioan?

    Ez. Beste herrialde batzuetan jasaten diren BEZaren kuotak ezin dira kendu, ez baitira sortu zergaren aplikazio-lurraldean. Nolanahi ere, kuota horiek berreskuratu ditzake eskaera aurkeztuz Zerga Administrazioak berariaz prestatutako formularioen bidez.

  3. Kentzen den kuotaren zenbatekoa ezin da izan indarreko arautegian ezartzen den zerga-kuota baino gehiago.
  4. Adibidea: profesional batek jasandako BEZaren kuota legez ezarritakoa baino gehiago izan da

    Profesional batek liburu tekniko sorta bat erosi du; BEZaren karga %21ekoa izan da. Liburuen gaineko karga-tasa %4 bada, zenbatekoa da jasandako BEZaren kuota kengarria?

    BEZ tasa handiagoa jasan eta ordaindu arren, %4 bakarrik ken dezake. Hori gorabehera, liburuak saldu dizkionak bidezko zuzenketa egin behar du.

  5. Kuotak ezin dira kendu Zuzenbidez sortu aurretik.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jasandako kuota kengarriak, legez


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali