www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005548

Zeintzuk dira katastroko bulego birtualen sartzeko bideak?



Bizkaiko Katastroak eskaintzen dituen katastroaren datuei buruz kontsulta egin edo ziurtagiria lortu nahi duten herritarrek bi aukera dituzte:

  • Sarrera Librea: babestu gabe dauden katastroaren datuak kontsultatzeko eta edozein erabiltzailek lortutako katastroaren ziurtagiri telematikoak egiaztatzeko.
  • Sarrera Mugatua: erabiltzailearen identitatea eta sarbide-segurtasuna egiaztatzea behar duten zerbitzuetarako, hala nola katastroaren datu babestuak kontsultatzeko eta bere titulartasuneko ondasun higiezinen katastro-ziurtagiri telematikoak lortzeko, ziurtagiri elektronikoa behar da. Hori onartutako ziurtagiri-agintaritzaren batek eman beharko du. Halaber, Bizkaibai txartela eskatzen da.

Datu Babestuak: datu babestuak dira Ondasun Higiezinaren gaineko Zergan subjektu pasibo edo titular bezala Katastroan inskribatuak daudenen izenak, abizenak, sozietatearen izenak, identifikazio-kodeak eta helbideak, baita katastro-balioa eta lurzoruaren balioak eta, hala badagokio, eraikuntzarenak ere. Banan-banako ondasun higiezinez ari gara.

Administrazioak eta erakunde kolaboratzaileak zerbitzu telematikoetara irits daitezke Katastro Bulego Birtualaren web orria erabiliz, betiere aldez aurretik erregistratzeko prozedura egiten badute. Datu eta zerbitzu telematikoetara iristeko baldintzak Katastroaren legeriarekin edota hitzarmen egokiarekin bat egingo dira.

Katastro


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali