www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005545
Noiz ezin dezake internet bidez aurkeztu 036 eredua: Enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsuko alta, aldaketa eta baxa aitorpena?
Eredu hau ezin da aurkeztu telematikoki ondoko kasuetan:
- IFZ eskatzen denean (13, 17, 18, 19 laukiak).
- Enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuko baxa aitorpena, horrekin batera azkentze, desegite, irenspen, egoitza aldaketa edo antzeko gertaera baten eskritura aurkezten bada.
- PFEZen errenta-eratxikipenaren araubidean (zenbatespen objektiboa edo zuzeneko zenbatespen erraztua) edo BEZaren araubide berezi erraztuan edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubidean dagoen erakunde bateko partaideen ukoa (PFEZ: 35, 36, 37, 38, 39 eta 40. laukiak; BEZ: 45 eta 48 laukiak).
Telematikoki aurkeztu behar da nahitaez 342/2008 Foru Aginduan ezarritako kasuetan (zergapeko jakin batzuk) eta hileko itzulketen erregistroarekin lotutako autolikidazioetan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli