www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005540

BEZa Bizkaian soilik ordaintzen duen enpresa batek atzeratu dezake inportazioen gaineko kargen ordainketa?



Auzitegi Gorenaren 418/2016 epaia, 2016ko otsailaren 9a. Horren bidez, baliogabetzat jo zen inportazioaren gaineko zergaren gerorapenaren erregimenera heltzeko aukera gauzatzeko balio erantsiaren gaineko zergaren araudian jasotzen den arautegia, diskriminatzailea zelako, aipaturiko aukera gauzatzetik baztertzen baitzituen zergak esklusiboki foru zerga-administrazio baten aurrean ordaintzen dituzten subjektu pasiboak.

Araudia aipaturiko epaira egokitze aldera, abenduaren 29ko 1075/2017 Errege Dekretuaren lehenengo artikuluko bederatzigarren atalak (abenduaren 30eko EAO) Zergaren Araudiaren 74.1 artikulua aldatzen du, inportazioaren gaineko BEZaren gerorapenaren erregimena zergak esklusiboki foru zerga-administrazio baten aurrean ordaintzen dituzten subjektu pasiboei zabaltzeko xedearekin.

Orokorrean, inportazioaren gaineko balio erantsiaren gaineko zergaren gerorapenaren erregimenagatiko aukera eragina izango duen aurreko urteko azaroan zehar gauzatu behar da. Abenduaren 29ko 1075/2017 Errege Dekretua (abenduaren 30eko EAO) data horren atzetik sartu zenez indarrean, zergak esklusiboki foru zerga-administrazio baten aurrean ordaintzen dituzten subjektu pasiboek 2018an (epetik kanpo) ezartzeko aukera izan dezaten, errege dekretu honetan xedapen iragankor bat sartu zen; bertan ezartzen denaren arabera, aduanak likidatutako kuotentzako (2018ko otsailari eta hurrengo hilabeteei dagozkienak) 2018ko urtarrilaren 15era arte gauzatu ahalko dute.

74. artikulua. Zergaren bilketa inportazioetan. (BEZen erreglamendua)

1. Zerga honi dagozkion eta aduanek ondasun inportazioen eragiketetan likidatu dituzten zerga kuoten bilketa eta sarrerak Zerga-bilketari buruzko Araudi Orokorrean ezarritakoaren arabera egingo dira.

Hala eta guztiz ere, inportatzailea modu horretan jarduten duen enpresaburua edo profesionala denean eta Araudi honen 71.3 artikuluak xedatutakoari jarraiki, hilabete naturalarekin bat datorren likidazio-epea badu, Aduanek likidatutako kuota denboraldiari dagokion aitorpen-likidazioan sartzea aukera dezake. Horretarako, likidazioa jasotzen duen dokumentua izan beharko du. Halakoetan, inportazio-eragiketetan likidatutako kuotak sartzeko epea Araudi honek 72. artikuluan aurrez ikusitakoa izango da. Zergak oso-osorik Estatuko Administrazioan ordaintzen ez dituzten subjektu pasiboen kasuan, Aduanek likidatutako kuota osoa sartuko da Estatuko Administrazioari aurkezten zaion aitorpen-likidazioan. Subjektu pasiboak esklusiboki Foruaren Zerga Administrazioaren aurreko zergadunak badira, oso-osorik Estatuko Administrazioaren aurrean aurkezten duen aitorpen-likidazioan sartuko da, Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak xedatutako ereduan, tokian, moduan eta epeetan. Aukera erabiltzeko Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzian zentsu aitorpena aurkeztu beharko da ondorea izan behar duen urte naturala hasi baino lehenago, aurreko azaroan eta hurrengo urteetarako luzatutzat joko da, uko egiten ez zaion bitartean edo baztertzen ez den artean. Aukera subjektu pasiboak egindako inportazio guztiei buruzkoa izango da, horiek aldizkako aitorpen-likidazioetan sartu behar badira. Ukoa Zerga Administrazioaren Estatuko Agentzian organo eskudunari jakinarazita erabil daiteke. Horretarako, dagokion errolda-aitorpena aurkeztuko da. Ondorioa izan nahi duen urte naturala hasi aurretik aurreko azaroan formulatuko da. Ukoak gutxienez hiru urtez izango ditu ondorioak. Atal honetan aipatutako aukera erabili duten subjektu pasiboei aplikatzetik baztertuko zaie, likidazio-denboraldia hilabete natural batekin bat ez datorrenean.

Baztertzeak hileko aitorpen-likidazioak aurkeztearen betekizuna uzten denetik izango ditu ondorioak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali