www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005532
Gerorapen baten kitapen aurreratua egin daiteke?
Onetsitako ordainketa-gerorapena edo -zatikapena erabat edo partzialki ezereztuko da modu aurreratuan:
- Zordunak eskatuta; horrelakoetan, geratzen zaion zorrari dagokionez, amortizazio-epealdia laburtzea edo epeetan ordaindu beharreko kopurua txikitzea hauta dezake, zerga-bilketako organo eskudunari jakinarazi ondoren. Aurretik jakinarazi ezean, amortizazio-epea laburtuko da, kopurua bere hartan utzita.
- Ofiziozko konpentsazioaren bidez, salbu eta zorrak behar bezala bermatuta daudenean borondatez ordaintzeko epean, ordaintzera behartuta dagoen pertsonaren alde Zerga Administrazioak aitortutako edozein krediturengatik, diru-sarreren itzulketarengatik edo beste arrazoiren batengatik. Horrelakoetan amortizazio-epea laburtuko da.
Geroratzea onartzeko eskumena duen organoak letra honetan xedatutakoaren aplikaziotik salbuetsi ahal izango ditu zenbait kasu, zeinetan konpentsazioak pertsona zordunaren egoera finantzarioa okerragotzea ekar dezakeen. Horretarako, betiere, eskaerarekin batera aurkeztutako bideragarritasun plana bete beharko da.
125/2019 Zerga-bilketari buruzko Erregelamendua Art 32 (240 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli