www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005531

Nola egin daiteke zorraren ordainketa?



Zerga-zorra eskudirutan ordaindu behar da. Erregelamenduz xedatzen den kasuetan efektu tinbredunen bitartez ordaindu ahal izango da.. Zorrak eskudirutan ordaintzeko, bide hauetako bat erabili ahal izango da:

  1. Legezko dirua.
  2. Banku-txekea.
  3. Banku-helbideratzea.
  4. Zordunketa kontuan.
  5. Banku-transferentzia.
  6. Kreditu- eta zorduntze-txartelak.
  7. Ogasun eta Finantzen foru diputatuak foru agindu bidez baimentzen duen beste edozein bitarteko.

Salbuespenezko kasuetan, edozein ondasun edo eskubide onartu ahal izango da zergazorrak eta zuzenbide publikoko gainerakoak ordaintzeko (Zerga-bilketari buruzko erregelamenduaren 21. artikulua

Zerga-arautegian zerga-zorra eskudiruz edo gauzaz ordaintzeko bideak eta moduak arautuko dira, bai eta ordainketa teknika eta bitarteko elektronikoen, informatikoen edo telematikoen bidez egiteko betekizunak eta baldintzak ere.

2/2005 ZFAO, 58 artikulua (753 KB)

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali