Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005531
Zerga-zorra eskudirutan ordaindu behar da. Erregelamenduz xedatzen den kasuetan efektu tinbredunen bitartez ordaindu ahal izango da.
Aparteko kasuetan, Zerga Administrazioak zerga-zorra borondatezko edo ordainarazpen-aldian gauzaz, edozein ondasun edo eskubide emanda, ordaintzea onartu ahal izango du
Zerga-arautegian zerga-zorra eskudiruz edo gauzaz ordaintzeko bideak eta moduak arautuko dira, bai eta ordainketa teknika eta bitarteko elektronikoen, informatikoen edo telematikoen bidez egiteko betekizunak eta baldintzak ere.
2/2005 ZFAO, 58 artikulua (753 KB)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.