www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005530

Ondasunak eskuratzea EBko norbanakoei. Adibideak



Egoitza Bizkaian daukan norbanako batek opari-ondasunak eskuratzea Europar Batasunean

Egoitza Bizkaian daukan pertsona bat Frantziara joan da; han opari-ondasunak erosi ditu eta Bilbora ekarri ditu autobusez. Nola kargatzen da eragiketa?

Ez da Batasunaren barruko ondasun-eskuraketa; izan ere, nahiz eta gauzazko ondasunak (opariak) erabiltzeko ahala eskuratu eta garraioa Europar Batasunean hasi eta zergaren aplikazio-lurraldean (Penintsula eta Balearrak) amaitu, eskuratzaileak ez du jardun enpresaburu gisa, hau da, eragiketan ez da izan ez enpresaburua ez profesionala.

Egoitza Bizkaian daukan norbanako batek turismo berria eskuratzea Europar Batasunean

Norbanako batek turismo berria erosi du Belgikan eta Bilbora ekarri du. Non ordaindu behar du BEZa?

Espainian, eragiketa, saltzailea gorabehera, Batasunaren barruko ondasun-eskuraketa da eta.

Egoitza Bizkaian daukan norbanako batek turismo erabilia eskuratzea Europar Batasunean

Norbanako batek turismo erabilia erosi du Portugalen eta Bilbora ekarri du. Zer zerga ordaindu behar du?

Enpresaburu bati erosi badio, haren egoitza dagoen herrialdeko BEZa ordaindu behar du.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali