www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005525

Ondasun-ematea egiten duen enpresaburuak ez du sartu behar fakturan BEZaren kuotarik, eragiketa salbuetsita dago eta.



Fakturan hauxe agertu behar da: “BEZetik salbuetsita 7/1994 Foru Arauko 25. artikuluaren arabera”.

Batasunaren barruko ondasun-emate bat salbuetsitzat jotzeko ezinbestekoa da bi eragileek edukitzea Batasunaren barruan aritzeko IFZ-BEZ (fakturan agertu behar dira).

Baldin eta eskuratzaileak es badu aurkezten bere IFZ-BEZ, eragiketa barruko ematetzat hartuko da eta fakturak ez dauka berariazko betekizunik.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali