saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005513

Zenbatekoa da bermea?

Kuotaren edo ordaintzeke dagoen zehapenaren zenbatekoa estali beharko du bermeak, gehi horren ehuneko 20, salbu eta premiamendu-errekargua sortu bada eta ordaintzeke dagoen zenbatekoa handiagoa bada. Hala denean, hori gehi kostuen ehuneko 5 exijituko da, baita eskatzekoak diren berandutze-korritu guztiak ere, emandako gerorapenari dagozkionak barne, aurreko bi ataletan xedatu dena izan ezik.

Bermea kreditu- rakundeen abal solidarioa, elkarrekiko berme sozietateen abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria bada eta zorra ordainketarako borondatezko epearen barruan badago, bermatu beharreko zenbatekoa ordaintzeko dagoen kuota edo isuna gehi horren ehuneko 5 izango da ordainarazpen-errekargu kontzeptuan, dagozkion berandutzekorrituak (ematen den geroratzeari dagozkionak) gehituta. Epea bi urtekoa izango da.

Beste berme batzuk direnean eta gerorapena bost urtetik gorakoa denean, bost urteko epealdira mugatu da bermatu beharrerako gerorapeneko berandutze-korrituen zenbatekoa.

Zatikatzeak direnez, epeetako bakoitzerako berme partzialak jarri ahalko dira. Hala eginez gero, berme bakoitzak zati bakoitzari dagozkion zenbatekoak estaliko ditu, aurreko atalaren arabera.

Bermearen zenbatekoa zehazteko, eta ez beste ezertarako, berandutze-korrituen tasa gerorapena ematen denean indarrean dagoena izango da.

BLHZBAko 36. artikulua (371 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali