Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005480
Hileko itzulketen erregistroan inskribatzen diren subjektu pasiboak gutxienez inskribatzen diren urtean egon behar dira bertan.
Inskribatzeko eskaera aldizkako aitorpen-likidazioa aurkezteko epealdiaren barruan aurkezten duten subjektu pasiboak eta enpresa edo enpresa jarduerari edo jarduera profesionalari dagozkion ondasunen emateak edo zerbitzuak egiten hasi ez diren enpresaburuak eta profesionalak gutxienez inskribatzeko eskaeran adierazitako urtean eta hurrengoan egon behar dira erregistroan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.