www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005474

Zergaren aplikazio-lurraldean establezimendua duten enpresaburuek eta profesionalek Batasunaren barruan egindako eragiketengatik jasandako kuotak itzultzeko eskatzea.



Zergaren aplikazio-lurraldean, Kanaria uharteetan, Zeutan edo Melillan establezimendua duten enpresaburuek eta profesionalek Batasunaren barruan egindako ondasun edo zerbitzuen eskuraketengatik eta inportazioengatik jasandako kuotak itzultzeko eskatuko dute (aplikazio-lurraldean egindakoengatik jasandakoak ez dira itzuliko). Eskaera aurkezteko Zerga Administrazioak berariaz ezartzen dituen formularioak erabili behar dituzte.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali