Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005472
Hileko itzulketarako eskubidea erabili nahi duten subjektu pasiboak hileko itzulketen erregistroan inskribatuta egon behar dira. Inskribatuta ez daudenek ondoko hau bakarrik eskatu dezakete: egutegiko urteko azken likidazioaldiko azken egunean eduki duten aldeko saldoa.
Betebeharrak direla eta, subjektu pasiboek hilean-hilean aurkeztu behar dituzte BEZaren autolikidazioak, baliabide telematikoak erabiliz, eta BEZa: fakturen erregistro-liburua.
Erregistroan inskribatzeko eskabideak ondorioak izan behar dituzten urtearen aurreko urteko abenduan aurkeztuko dira. Erregistroko inskripzioa eskaera egin eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera egingo da.
Hala ere, erregistroan inskribatzeko eskaera aurreko paragrafoan aipatzen den epealdian aurkezten ez duten subjektu pasiboek eta jardueran hasi ez arren horretarako behar diren ondasunak edo zerbitzuak eskuratu dituzten enpresaburu edo profesionalek aldizkako aitorpen-likidazioak aurkezteko epealdian eskatu ahal izango dute erregistroan inskribatzeko. Batera zein bestera, erregistroko inskripzioak autolikidazioak likidatzeko epealdiko azken egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondoreak.
Erregistroan borondatezko baja emateko eskabideak ondorioak izan behar dituzten urtearen aurreko urteko abenduan aurkeztuko dira. Baja eskatuz gero, subjektu pasiboak ezin du eskatu berriz inskribatzeko egutegiko urte berean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.