www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005469

Zergadun batek egunkari eta aldizkari salmentarako lizentzia saldu du, bai eta horretarako erabili izan duen lokala ere. Zer zergaren kargapean dago eragiketa? Eta lizentzia alde batetik eta lokala beste batetik salduz gero?



Lehen kasuan, hots, lizentzia eta lokala izakinen eta batera eskualdatuz gero:

  • Salmenta ez dago BEZaren kargapean, eskualdatutako enpresa edo lanbide ondareko elementu gorpuzkorrak eta, hala denean, gorpuzgabeak, hain zuzen ere enpresa edo lanbide jarduera batean modu autonomoan aritzeko aukera ematen duen unitate ekonomiko autonomoa osatzen dutenak, eskualdatu baitira.
  • Ez dago OEZaren kargapean kostu bidezko ondare eskualdaketa den aldetik, enpresaburu batek egin baitu bere jardueran. Hala ere, lokalaren eskualdaketa badago kargapean, arauan ezarritako salbuespena da eta.

Bigarren kasuan, hau da, lizentzia eta lokala bereizita eskualdatuz gero, eragiketa BEZaren kargapean dago eta lokala salbuetsita dago, higiezinaren bigarren eskualdaketa baita; nolanahi ere, zergadunak uko egin diezaioke salbuespenari, gainerako betekizun guztiak betez gero.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali