www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005462

Arauaren salbuespena



Arau orokorrak hainbat salbuespen dauzka; esaterako, enpresaburuek eta profesionalek egiten dituzten eragiketa batzuk Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kargapean daude.

Honela sailkatu daitezke:

  1. Enpresaburuek eta profesionalek egindako eragiketak, BEZaren kargapean eta hartatik salbuetsita ez daudenak:
    Ondasun higiezinak ematea eta errentatzea, eta haiek erabiltzeko eta gozatzeko eskubide errealak eratzea eta eskualdatzea, BEZaren salbuespenari uko egin ezean.
  2. Enpresaburuek eta profesionalek egindako eragiketak, BEZaren kargapean ez daudenak:
    Subjektu pasibo baten enpresa edo lanbide ondareko elementu gorpuzkorrak eta, hala denean, gorpuzgabeak, hain zuzen ere enpresa edo lanbide jarduera batean modu autonomoan aritzeko aukera ematen duen unitate ekonomiko autonomoa osatzen dutenak, eskualdatuz gero, eskualdatutako higiezinen emateak.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali