Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005438
Inportazioen zerga-oinarria kalkulatzeko ondoren azalduko diren arauak (orokorrak edo bereziak) aplikatu behar dira.
Zerga-oinarriaren osagairen bat dibisa batean finkatu bada, truke-tasa Batasunak aduanako balioak kalkulatzeko ezarritako xedapenekin bat etorriz zehaztuko da.
Ondasun-emateen eta zerbitzugintzen zerga-oinarria kalkulatzeko erregelak inportazioei ere aplikatzen zaizkie.
Zerga-oinarria aduanako balioa da; kopuru horri ondoko kontzeptu hauek gehitu behar zaizkio, sartuta ez badaude:
Arauak eragiketa jakin batzuen zerga-oinarria nola kalkulatu behar den ezartzen du: lantzeko aldi batez Batasunetik kanpora esportatu diren ondasunen berrinportazioak, inportazioekin berdinetsitako eragiketak eta produktu informatiko normalizatuen inportazioak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.