www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005435

Mozketa-tresnak hornitzen dituen sozietate batek salgai sail bat bidali dio bezero bati itundutakoa baino prezio altuagoa aplikatuta. Bezeroak erreklamazioa aurkeztu du eta sozietateak zuzenketa egin du. Zuzenketa egin duenerako salmentaren gaineko karga-tasa aldatu da. Zer ondorio dauka prezioa eta karga-tasa aldatzeak?



Prezioaren aldaketak zerga-oinarria aldatzen du eta ondorioz beste faktura bat egin behar da oinarria zuzentzeko, eragiketa egin denean indarrean egon den karga-tasa aplikatuta (hau da, jatorrizko fakturako tasa).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali