www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005430

Lotutako eragiketak



Eragiketa batean parte hartzen duten alderdien artean loturarik badago, zerga-oinarria haren merkatuko prezio arrunta da, ondoko kasu hauetan:

  1. Eragiketaren hartzaileak ez dauka eskubiderik haren gaineko BEZaren karga kentzeko eta kontraprestazioa merkatuko balio arrunta baino gutxiago da.
  2. Eragiketa egin duen enpresaburuak edo profesionalak hainbanaketaren erregela aplikatu behar du, eragiketan ezin da aplikatu kenkaririk eta kontraprestazioa merkatuko balio arrunta baino gutxiago da.
  3. Eragiketa egin duen enpresaburuak edo profesionalak hainbanaketaren erregela aplikatu behar du, eragiketan kenkaria aplika daiteke eta kontraprestazioa merkatuko balio arrunta baino gehiago da.

Hauxe da merkatuko balio arrunta: zergaren aplikazio-lurraldean hornitzaile independente bati ondasun edo zerbitzu beragatik ordaindu beharko litzaiokeen kopurua.

Ondoko kasuetan dago alderdien arteko lotura:

  • Alderdietako bat Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren gaineko Zergaren zergaduna izanez gero, zergaren arautegian ezarritakoaren arabera lotura dagoenean.
  • Eragiketa subjektu pasibo baten eta berarekin lan-harremanak edo administrazio-harremanak dauzkan pertsona baten arte eginez gero.
  • Eragiketa subjektu pasibo baten eta beraren ezkontidearen edo hirugarren graduko odolkidetasunerainoko ahaide baten artean eginez gero.
  • Eragiketa irabazteko asmorik ez daukan erakunde baten eta hura sortu duen baten, kide baten eta abarren, edo horietako baten ezkontidearen edo hirugarren gradurainoko ahaide baten, artean eginez gero.
  • Eragiketa enpresaburu edo profesional baten eta beraren bazkide, kide, etab. artean eginez gero.
  • Eragiketa erakunde baten eta beraren establezimendu iraunkor baten artean eginez gero.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali