www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005430
Lotutako eragiketak
Eragiketa batean parte hartzen duten alderdien artean loturarik badago, zerga-oinarria haren merkatuko prezio arrunta da, ondoko kasu hauetan:
- Eragiketaren hartzaileak ez dauka eskubiderik haren gaineko BEZaren karga kentzeko eta kontraprestazioa merkatuko balio arrunta baino gutxiago da.
- Eragiketa egin duen enpresaburuak edo profesionalak hainbanaketaren erregela aplikatu behar du, eragiketan ezin da aplikatu kenkaririk eta kontraprestazioa merkatuko balio arrunta baino gutxiago da.
- Eragiketa egin duen enpresaburuak edo profesionalak hainbanaketaren erregela aplikatu behar du, eragiketan kenkaria aplika daiteke eta kontraprestazioa merkatuko balio arrunta baino gehiago da.
Hauxe da merkatuko balio arrunta: zergaren aplikazio-lurraldean hornitzaile independente bati ondasun edo zerbitzu beragatik ordaindu beharko litzaiokeen kopurua.
Ondoko kasuetan dago alderdien arteko lotura:
- Alderdietako bat Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren gaineko Zergaren zergaduna izanez gero, zergaren arautegian ezarritakoaren arabera lotura dagoenean.
- Eragiketa subjektu pasibo baten eta berarekin lan-harremanak edo administrazio-harremanak dauzkan pertsona baten arte eginez gero.
- Eragiketa subjektu pasibo baten eta beraren ezkontidearen edo hirugarren graduko odolkidetasunerainoko ahaide baten artean eginez gero.
- Eragiketa irabazteko asmorik ez daukan erakunde baten eta hura sortu duen baten, kide baten eta abarren, edo horietako baten ezkontidearen edo hirugarren gradurainoko ahaide baten, artean eginez gero.
- Eragiketa enpresaburu edo profesional baten eta beraren bazkide, kide, etab. artean eginez gero.
- Eragiketa erakunde baten eta beraren establezimendu iraunkor baten artean eginez gero.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli