Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005416
Arau orokorraren arabera honelako auditoretza zerbitzu baten hartzailea enpresaburua edo profesionala izanez gero, zerbitzua jarduera ekonomikoaren egoitza dagoen tokian egintzat jotzen da. Kasu honetan, erakunde publikoa enpresaburua edo profesionala bada BEZaren ondoreetarako, auditoretza zerbitzua zergaren aplikazio-lurraldean egintzat jo behar da; subjektu pasiboa erakundea da, inbertsioa aplikatuz.
Aldiz, BEZaren Foru Arauko 5.Lau artikuluan ezarritakoaren arabera erakunde ez bada ez enpresaburua ez profesionala BEZaren ondoreetarako, zerbitzua ezin da jo zergaren lurralde-aplikazioan egintzat eta ez dago kargapean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.