www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005415

Zer da subjektu pasiboaren inbertsioa eta noiz gertatzen da?



Subjektu pasiboaren inbertsioak esan nahi du subjektu pasiboa eragiketaren hartzailea dela, hau da, ondasuna erosten duena edo zerbitzua jasotzen duena, saldu edo ematen duenaren ordez, hori baita ohikoena BEZean. Subjektu pasiboaren inbertsioa egiteko, beharrezkoa da ondasunen edo zerbitzuen hartzailea enpresaburua edo profesionala izatea eta halakotzat jardutea.

Subjektu pasiboaren inbertsioa honako eragiketa hauen eskualdaketetan egingo da:

  • Zerga aplikatzen den lurraldean finkatuta ez dauden pertsonek edo erakundeek egiten dituzten eragiketetan.
  • Urrezko landu gabeko entregetan edo urrezko produktu erdilanduetan, 325 milareneko edo gehiagoko legea dutenetan.
  • Industriako hondakin berrien entregetan, zaborrak eta hondakinetan
  • Gas- eta elektrizitate-entregak direnean, edo berokuntza- edo hozte-sareen bidez egindako bero- edo hotz-entregak direnean, zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzen direnak, baldin eta hornitzailea ezarrita ez badago eta hartzailea enpresaburu edo profesional bat bada, edo halakotzat jarduten ez duen eta lurralde horretan identifikatuta dagoen pertsona juridiko bat.
  • Isurketa-eskubideak, emisioen murrizketa ziurtatuak eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko unitateak xede dituzten zerbitzu-prestazioetan.
  • Konkurtso-prozesu baten ondorioz egindako entregak.
  • BEZaren Legearen 20.1 artikuluaren 20. eta 22. apartatuetan aipatzen diren entrega salbuetsiak, subjektu pasiboak salbuespenari uko egin dionean.
  • Ondasun higiezinen gainean eratutako bermea betearazteko egindako entregak. Bermea exekutatzen dela ulertuko da, halaber, higiezina eskualdatzen denean bermatutako zorra osorik edo zati batean azkentzearen truke edo eskuratzaileak aipatutako zorra azkentzeko duen betebeharraren truke.
  • En ejecuciones de obra, con o sin aportación de materiales, así como las cesiones de personal para su realización, consecuencia de contratos directamente formalizados entre el promotor y el contratista que tengan por objeto la urbanización de terrenos o la construcción o rehabilitación de edificaciones.
  • Errentariak negozio-lokal bat birgaitzen duenean. Birgaitze-obrak birgaitzailearen edo hirugarrenen jabetzako eraikinetan egin ahal izango dira.

2015eko apirilaren 1etik aurrera, subjektu pasiboaren inbertsio-kasuak ugaritu egin dira ( 84.Bat.2.g) eta zergaren subjektu pasibo izango dira honako ondasun hauetako batzuen entregen hartzaileak:

  • Zilarra, platinoa eta paladioa, gordinik, hautsean edo erdilanduta; horien parekoak izango dira metal horiek hartzen dituen enpresaburuak edo profesionalak eraldaketa-jarduerak egitearen ondoriozko entregak. Nolanahi ere, ondasun erabiliei, artelanei, antzinako gauzei eta bildumako objektuei aplikatzen zaien araubide bereziaren aplikazio-eremuan sartuta ez dauden produktuak izan behar dira.
  • Telefono mugikorrak
  • Bideojokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak.
  • Azken bi puntu horietan aurreikusitakoa kasu hauetan bakarrik aplikatuko da:
    • Ondasun horiek birsaltzen dituen enpresaburu edo profesional bat, entregaren zenbatekoa edozein dela ere.
    • Apartatuan aipatutakoez bestelako enpresaburu edo profesional bat, baldin eta hari egindako ondasun-emateen zenbateko osoa, faktura berean dokumentatuta, 10.000 eurotik gorakoa bada, balio erantsiaren gaineko zerga kenduta.

Subjektu pasiboaren inbertsioa (84.Bat.2 artikulua, eranskinaren zazpigarren atala, BEZaren Legea). Indarrean jarri denetik, mugagabeko indarraldiarekin, 2023rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen 75. artikuluak aldaketa hauek sartu ditu subjektu pasiboaren inbertsioaren mekanismoan:

  • Aplikazio-eremua zabaldu da, eta plastikoaren eta ehun-materialaren hondakinen emateetan ere aplikatuko da; eragiketa horien BEZa ondasun horien eskuratzaileek ordaindu beharko dute.
  • Aplikazio-eremutik kanpo utzi ditu jarraian zehazten diren zerbitzuak, eta zerbitzu horien BEZa zerbitzu-emaileak ordaindu beharko du:
    1. Zergaren peko eta salbuetsi gabeko higiezinen errentamendu-zerbitzuen prestazioak, baldin eta zergaren aplikazio-lurraldean ezarrita ez dauden pertsonek edo erakundeek egiten badituzte, hartara, kenkarirako eta itzulketarako prozedura orokorrari heldu ahal diezaioten.
    2. Zergaren aplikazio-lurraldean ezarri gabeko enpresaburuek edo profesionalek higiezinen errentamenduan emandako bitartekaritza-zerbitzuak, hartara, BEZaren bilketa bermatzeko eta administrazio-kargak murrizteko, errentatzaileak BEZik gabeko errentamendu-zerbitzuak ematen dituenean eta, oro har, zergaren autolikidaziorik aurkeztu behar ez duenean.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali