www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005403

Makina bat errentatu da leasing araubidean; finantza-errentamenduaren kontratuan hauxe itundu da: leasing kuotak hileko azken egunean ordainduko dira, harik eta erosteko aukera erabili arte; erosteko aukera erabiltzen denean ondasunaren hondar-balioa ordainduko da; makina kontratua sinatzen denean jarriko da eroslearen esku, eta handik hiru hilabetera erosteko aukera erabiliko da. Noiz sortzen da zerga?



Kontratua sinatzean ez denez erabili erosteko aukeraren konpromisoa, eragiketa zerbitzugintza da eta zerga kuotak eskatu ahala sortuko da.

Konpromisoa ezartzen denetik aurrera eragiketa ondasun-ematea da eta zerga-karga ordaintzeko dagoen kopuruari aplikatzen zaio.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali