Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005400
Errentamenduetan, horniduretan eta, oro har, segidako edo etengabeko traktuko eragiketetan BEZaren sortzapena hartukizun bakoitzaren prezio zatia eskatu daitekeen unean gertatzen da.
Hala ere, preziorik itundu ez bada edo, itundu arren, noiz eska daitekeen zehaztu ez bada, edo eskatzeko epealdia egutegiko urtebete baino luzeagoa bada, sortzapena urte guztietako abenduaren 31n gertatzen da eragiketa hasi denetik edo aurreko sortzapenetik igarotako denboraldiaren proportzioan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.