www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005392

Pertsona batek etxebizitza bat erosi dio eraikitzaile bati kontratu pribatua sinatuta; horren arabera itundu dute erosleak etxebizitza jasoko duela eta eskritura publikoa kontratua sinatzen denetik sei hilabete pasatutakoan sinatuko dela. Noiz gertatzen da BEZaren sortzapena?



Arauan ezarritakoaren arabera ondasun-emateetan zerga-egitatea ondasuna eskuratzailearen esku jartzen denean gertatzen da. Beraz, kasu honetan BEZaren sortzapena kontratu pribatua sinatu denean gertatu da, eskritura noiz egiten den gorabehera. Horrenbestez, eraikitzaileak kontratua sinatu denean erosketaren faktura egin behar izan du orduan indarrean egon den karga-tasa aplikatuta.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali