www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005391

Sustatzaile batek eraikitzen ari diren etxebizitza batzuk saldu ditu; 2016. urtearen amaieran eskrituratuko dira. Aurreko bi urteetan konturako ordainketak egin dira sei hilean behin. Noiz gertatu da sortzapena eta zer karga-tasa aplikatzen da?



Ordainketa aurreratu bakoitza egin den bakoitzean sortzapen partziala gertatu da orduan indarrean egon den tasa aplikatuz. Etxebizitza eskrituratzen denean, ez da egin beharko erregularizaziorik, nahiz eta indarreko tasa ez izan ordura artean aplikatutakoetako bat.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali