www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005388

Kanpoko merkataritzari lotutako salbuespenak edo erabatekoak Nueva exención en operaciones asimiladas a las exportaciones, artículo 22:



Kanpoko merkataritzari lotutako salbuespenak edo erabatekoak
  1. Salbuespenak ondasunen esportazioetan eta horiei lotutako zerbitzugintzetan. Europar Batasunetik kanpora bidaltzen edo garraiatzen diren ondasunen emateak dira.
  2. Salbuespenak esportazioekin parekatutako eragiketetan. Besteak beste, bidaiarien garraioa itsasoz edo airez, bidezkoa bada edo helmuga Penintsulan eta Balear Uharteetan ez dagoen portua edo aireportua bada.
  3. Zergarik gabeko eremuetako, zergarik gabeko gordetegietako eta bestelako gordetegietako salbuespenak.
  4. Aduana eta zerga araubideetako salbuespenak.
  5. Europar Batasuneko beste estatu kide batera doazen ondasunen emateetan aplikatzen diren salbuespenak. Salbuespen hau Europar Batasunaren barruko ondasun-eskuraketaren kontrakoa da. Ondasunen helmuga herrialdean erosketa Europar Batasunaren barruko ondasun-eskuraketa gisa lotuta dagoela adierazteko, ondasunen jaioterrian salmenta salbuetsitzat jo behar da, zerga-ordainketa bikoitza saihesteko.
Salbuespen berria esportazioei berdinetsitako eragiketetan, 22. artikuluan:

Salbuespenak segurtasun- eta defentsa-politika erkidearen esparruko jardueretan. (BEZaren Legearen artikulu hauek: 16.3; 22.Hamar eta Hamaika, eta 62). 2022ko uztailaren 1etik, mugagabeko indarraldiarekin, 2023rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen 72. artikuluak, Kontseiluaren 2019ko abenduaren 16ko 2019/2235 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko barne-ordenamendura eta Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundearen edozein estatu kidetako indar armatuetarako aurreikusita zegoenaren antzeko salbuespen-araubide bat ezartzeko, salbuetsitzat jotzen ditu Espainia ez beste edozein estatu kidetako indar armatuek segurtasun- eta defentsa-politika erkidearen eremuan egiten dituzten ondasun-emateak eta -inportazioak, helburu hauetarako direnean: - Beren erabilerarako edo langile zibilen erabilerarako. - Jantokiak edo kantinak hornitzeko.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali