www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005387

Bestelako salbuespenak (posta, Gizarte Segurantza, loteriak)



Bestelako salbuespenak (posta, Gizarte Segurantza, loteriak).

Besteak beste:

  • Posta zerbitzu unibertsaleko zerbitzugintzak eta haien osagarri diren ondasun-emateak, osorik edo partzialki emateko konpromisoa hartu duten operadoreek eginez gero.
  • Baldintza zehatz batzuk betez gero funtsean jarduera salbuetsia edo lotu gabea gauzatzen duten pertsonek baino ez osatzen dituzten elkarteek, taldeek edo erakunde autonomoek –interes ekonomikoko elkarteak barne– beren kideei zuzenean egindako zerbitzuak.
  • Bere berariazko helburuak betetzeko Gizarte Segurantzak egiten dituen ondasun-emateak eta zerbitzugintzak.
  • Espainian legezkoak diren postako zigiluen eta gauza tinbredunen emateak, balio izendatutik gorakoa ez den zenbatekoan.
  • Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak, Itsuen Nazioko Erakundeak eta Autonomia Erkidegoetako erakundeek antolatzen dituzten loteriak, apustuak eta jokoak, baita jokoaren eta ausazko konbinazioen gaineko zergen zerga-oinarriak diren jarduerak ere.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali