www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005382

Pertsona batek etxebizitza bat erosi, eta ondoren erosteko aukera emanda alokatu die senar-emazte batzuei. Alokairua BEZari lotuta dago?



Erosteko aukera daukan alokairu bat salbuetsita dagoen ala ez jakiteko, etxebizitzen eskualdaketetan (lehenengo edo bigarren emateak edo hurrengoak) aplikatzen den irizpide berari jarraitu behar diogu. Kasu horretan, etxebizitza saldu balitz, zergari lotuta eta horretatik salbuetsita dagoen bigarren ematea edo hurrengoa izango zatekeen. Beraz, erosteko aukera daukan alokairua lotuta eta horretatik salbuetsita egongo litzateke.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali