www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005380

Lurren eta etxebizitzen alokairuak. Kontzeptua



Alokairuak eta gozameneko eskubide errealen eraketa eta eskualdaketa, honako ondasun hauek xede dituztenak:

  • Lurrak, landa finkak ustiatzeko beharrezkoak diren eraikuntzak barne.
  • Etxebizitza sustatzeko egitarau publikoak kudeatzen dituzten erakundeek edo Sozietateen gaineko Zergaren arautegian etxebizitzak errentatzen dituzten erakundeentzat ezarritako araubide bereziari heldutako sozietateek etxebizitzetarako edo gero errentatzeko erabiliko dituzten eraikinak edo haien zatiak.

Salbuespenak ez du barne hartzen, beste kasu batzuen artean, ibilgailuak aparkatzeko, ondasunak gordailatzeko edo biltegiratzeko, erakusketetarako edo publizitaterako lurren alokairurik. Halaber, ez du barne hartzen altzariz hornitutako apartamentuen edo etxebizitzen alokairurik, alokatzaileak bere burua zerbitzu osagarriak (garbiketa, arropa ikuzketa) ematera behartzen duenean, ezta azpierrentamendurako eraikinen edo horietako zati baten alokairurik ere. Halaber, salbuespenak ez du barne hartuko aurretik aipatu diren ondasunen gaineko gozameneko eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa, ezta lur gaineko eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa ere.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kontzeptua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali