www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005378
Zeri lotuta dago BEZa birgaikuntza obretan?
Hona hemen birgaikuntza obrak:
- Obren xede nagusia eraikin bat birdoitzea izan behar da; hau betetzat jotzeko birgaikuntza proiektuaren guztirako kostuaren 100eko 50 egitura-elementuak, fatxadak edo estalkiak sendotzeko edo tratatzeko obrek eta birgaikuntzakoen antzeko obrek edo haiekin lotutakoek eragin behar dute.
- Proiektuko obren guztirako kostua ondoko bi zenbateko baten 100eko 25 baino handiagoa izan behar da: eraikinaren eskuraketa-prezioa, eskuraketa obrak hasi aurreko bi urteetan egin bada; gainerako kasuetan, obrei ekitean eraikinak edo haren zatiak merkatuan eduki duen balioa. Ondorio horietarako, eskuratze-preziotik edo eraikinak merkatuan duen baliotik lurzoruari dagokion zati proportzionala kenduko da.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli