www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005377
Sustatzaile batek 4 solairuko eta behe solairuko eraikin bat eraiki du, eta laugarren solairua X jaunari alokatu dio 2013ko urtarriletik; hirugarren solairua Y jaunari alokatu dio 2014ko azarotik; bigarrena hutsik dago; lehenengo solairua Z andreari alokatuta dago 2013ko otsailetik; beheko solairua bulego gisa erabiltzen du 2013ko urtarriletik. Baina 2015eko abenduan eraikin osoa saldu dio Z andreari. Nola kalifikatzen dira emate horiek?
Honako emate hauek salbuetsitzat jotzen dira, bigarren emateak baitira:
- Sustatzaileak bi urtetik gorako aldian bulego gisa erabilitako beheko solairua.
- Bi urtetik gorako aldian X jaunari alokatu zaion eta beste pertsona batek erosi duen laugarren solairua.
Honako hauek lotutzat eta salbuetsi gabetzat jotzen dira, lehenengo emateak izateagatik:
- Bi urtetik beherako aldian Y jaunari alokatu zaion eta beste pertsona batek erosi duen hirugarren solairua.
- Hutsik zegoen eta Z andreak erosi duen bigarren solairua, igaro den denbora kontuan hartu gabe.
- Z andreari berari alokatu zaion lehenengo solairua, erabiltzeko aldia kontuan hartu gabe.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli