Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005373
Nekazaritzako ustiapena gauzatzeko ezinbestekoak diren landalurren eta eraikigarri ez diren gainerako lurren emateak, beraietan iltzaturik dagoen edozein izaeratako eraikuntzak barne, bai eta esklusiboki parke eta lorategi publiko izateko edo erabilera publikodun bideak egiteko diren lurren emateak ere.
Ondore horietarako, eraikigarritzat hartuko dira Lurzoruari buruzko Legeak eta hirigintzako gainerako arauek orube kalifikatzen dituzten lurrak, bai eta administrazio lizentzia egokiaren bidez eskuesten direlako eraikigai diren gainerako lurrak ere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.