www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005372
Salbuespenak aseguru eta finantza eragiketetan
Aseguru eta finantza eragiketetako salbuespenak honako hauek dira:
- Aseguru, berraseguru eta kapitalizazio eragiketak.
- Aldi berean, tartekaritza zerbitzuak, eta horien barruan sartzen dira arestian aipatu diren eragiketa horietan esku hartzeko bezeroak lortzeko tartekaritza zerbitzuak, zerbitzu horiek egiten dituena enpresaburua edo profesionala izatea gorabehera.
- Finantza eragiketak, hala nola eskudiruzko gordailuak, kredituak eta diru maileguak, bermeak, transferentziak, igorpenak, txekeak, librantzak, zor-agiriak, kanbio-letrak, ordainketa edo kreditu txartelak eta bestelako ordainketa-aginduak; dibisa-eragiketak, bankuko billeteak eta ordaintzeko lege baliabideak diren txanponak; akzio-eragiketak, sozietateetako partaidetzak, obligazioak eta gainerako balioak.
- Halaber, fede-emaile publikoek finantza eragiketa salbuetsietan egindako bitartekotza eta esku-hartzea salbuetsita daude, baita inbertsio kolektiboko erakundeen, arrisku-kapitaleko fondoen, pentsio fondoen, hipoteka merkatuaren erregulazioaren, aktibo titulazioaren eta erretiro taldeen kudeaketa eta gordailua ere, haien berariazko legediaren arabera eratuta badaude.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli