www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005371

Gizarte, kultur eta kirol salbuespenak



Salbuespena egokia izan dadin, kasu batzuetan arauak eskatzen du eragiketak gizarte izaerako erakunde edo establezimendu pribatuek egitea.

Gizarte izaerako establezimendu pribatuak dira honako betekizun hauek betetzen dituztenak:

  • Irabazizko helbururik ez izatea.
  • Presidente, nagusi edo lege ordezkariaren karguak doakoak izatea.
  • Ezin izango dira eragiketa salbuetsien (gizarte laguntza eta kirolak izan ezik) hartzaileak izan arauak zehaztutako loturaren bat daukaten pertsonak (bazkideak, partaideak, ezkontideak eta abar).

Mota horretako jardueren barnean honako hauek salbuetsita daude:

  • Zuzenbide publikoko entitateek edo gizarte izaerako kultur establezimendu pribatuek gauzatzen dituzten eta arauak adierazten dituen zerbitzugintzak.
  • Erlijio erakundeek osasun, hezkuntza edo gizarte laguntzako jarduerak garatzeko egindako langileen lagapenak.
  • Horien osagarriak diren zerbitzugintzak eta ondasun-emateak, politika, sindikatu, erlijio eta filantropia arloetako, besteak beste, erakunde zehatz batzuek beren kideei egindakoak beren berariazko helburuak lortzeko.
  • Beren berariazko helburua betetzeko finantza laguntza emateko helburua daukaten manifestaldien ondorioz alderdi politikoek egindako zerbitzugintzak eta ondasun-emateak.
  • Kirola edo gorputz hezkuntza egiten duten pertsona fisikoei egindako zerbitzuak.
  • Kultur zerbitzuak: liburutegiak, museoak, monumentuak, antzertiak, zooak…
  • Artista plastikoek, idazleek, egunkari eta aldizkarietako literatura-, irudi- eta argazki-kolaboratzaileek, musikagileek, antzerki lan eta argumentuzkoen egileek, ikus-entzunezko lanen moldaketa, gidoia eta elkarrizketen egileek, itzultzaileek eta moldatzaileek ematen dituzten lanbide zerbitzuak, kontraprestazio gisa egile-eskubideak dituztenak barne.
  • Salbuespena egokia izan dadin, kasu batzuetan arauak eskatzen du eragiketak zuzenbide publikoko erakundeek edo gizarte izaerako erakunde edo establezimendu pribatuek egitea.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali