Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005369
Naturopatak: Bai, BEZa jasanarazi behar dute, ez dutelako betetzen medikuntza edo osasun arloko profesional batek zerbitzua egiteko betekizun subjektiboa.
Psikologoak: Ez, ez dute BEZa jasanarazi behar psikologia klinikoko espezialitateetako psikologoek pertsona fisikoei egindako zerbitzuak, gaixotasunen diagnostikoa, prebentzioa eta tratamendua dakartzatenak, salbuetsita daude. Baina horiek emandako aholkularitza eta orientabide psikologikoko zerbitzuak ez daude salbuetsita.
Yoga eta kirol masajistak: Bai, BEZa jasanarazi behar dute, ez dutelako betetzen medikuntza edo osasun arloko profesional batek zerbitzua egiteko betekizun subjektiboa.
Podologoak: Ez, ez dute BEZa jasanarazi behar, oinaren azterketa, kiropodia eta azazkalaren kirurgia salbuetsita daude. Oinaren protesia egitea eta aplikatzea eta oinerako ferulak egitea ez daude salbuetsita (ondasun-emateak izateagatik).
Albaitariak: Ez daude salbuetsita horrexegatik BEZa jasanarazi behar dute.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.