www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005362

Taxilari batek erretiroa hartu du, eta lizentzia eta autoa eskualdatu ditu aldi berean. Zergari lotuta dago eragiketa hori?



BEZaren araudiaren arabera, lizentzia eta autoa batera saldu direnez, lotu gabeko eragiketa da, bere baliabideen bidez enpresa edo lanbide jarduera garatzeko gai den unitate ekonomiko baten eskualdaketa izateagatik.

Lizentzia saldu eta autoa bere erabilerarako mantendu izan balu, lizentzia BEZari lotuta egongo zatekeen, unitate ekonomiko autonomoa ez izateagatik, eta autoa ere BEZari lotuta egongo zatekeen, ondasunen autokontsumoa izateagatik.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali