www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005356

Taxilari batek ibilgailua aldatzea eta unera arte erabilitakoa bere erabilera partikularrerako erabiltzea erabaki du. BEZari lotuta dago eragiketa hori?



Ondasunen autokontsumoa da, ondare profesionaletik partikularrera egindako eskualdaketa baita. Beraz, BEZari lotutako ondasun-emateen pareko eragiketa da, ondasuna eskuratzean erabateko edo zati bateko kenketa egiteko eskubidea subjektu pasiboari egotzi ez zaionean izan ezik (adibidez, partikular bati erositako ibilgailua, hark erabili ondoren).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali