www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005350

308 eredua. Itzultzearen eskaera



308 eredua ondoko hauek bete behar dute:

  • Zergatik salbuetsita dauden garraiobide berrien lantzean behingo erkidegoaren barruko emateak egiten dituzten pertsonak.
  • Errepide bidezko bidaiarien edo merkatugaien garraio jarduera egiten dutenak, zergak zergaren araubide sinplifikatuan ordaintzen dituztenak eta jarduera horri lotuta dauden garraiobideen eskuraketan jasanarazten diren kuota kengarrien itzulketa eskatzen dutenak, hau da, BEZari buruzko arautegiaren 30bis artikuluan ezarri dena betez.
  • Berariaz baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikatzen zaizkien jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboak, baldin eta BEZari buruzko arautegiaren 61.3.2. artikuluan ezarri dena betez bidaiariei atzera ordaindu zaizkien kuotak itzultzeko eskatu diotenean.
  • Erakunde publiko edo gizarte izaerako establezimendu pribatuaren izaera duten subjektu pasiboek ondoren euren gizaldeko, karitatezko edo hezkuntzazko jardueren eremuan erkidegoaren lurraldetik kanpo esportatzen dituzten aitortutako erakundeei emateko diren ondasunak eskuratzean jasandako kuotak guztiz kendu ezin izan dituztenean, kuota horien itzulketa eskatzeko.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

308 eredua, itzultzearen eskaera


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali