www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005328

Moduloen definizioa: Josteta makinak



Josteta makinak (»A» eta «B» motatakoak) Euskadiko Autonomia Erkidegoan Jokoa araupetu duen 4/1991 Legean halakotzat ageri direnak izango dira.

Hala ere, jardueraren titularrarenak ez dira konputatuko.

Lege honen arabera:

Joko-makinak: eskuzko aparatuak zein aparatu automatikoak, diruaren edo ordainketa-bide baliokideen truke erabiltzaileari erabiltzeko denbora-tartea ematen diotenak eta, batzuetan, sariak lortzeko aukera ere bai, dirutan, gauzatan, zerbitzutan edo horiekin truka daitekeen edozein produktutan. Joko-makina mota hauek bereizten dira:

  • A mota. Berrerospeneko jolas-makinak: erabiltzeko eta jokatzeko denbora-tarte bat emateaz gain, erabiltzailearen trebetasunaren arabera tiketak, fitxak edo antzeko elementuak lortzeko aukera ematen duten makinak; elementu horiek, gainera, trukatu ahal izango dira pilatu eta aurrez zehaztu den eta jokalariak ezagutzen duen balioko ondasunen bidez. Balio horren diru-kostuak ez du gaindituko hori lortzeko gutxienez jokatu behar diren partiden prezioa.
  • B mota. Jolas-makina saridunak: jokaldiaren prezioaren truke, erabiltzaileari erabiltzeko denbora-tarte bat eta, batzuetan, diru-saria ematen dioten makinak.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali